Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
12 octobre 2009 1 12 /10 /octobre /2009 10:10

A.H.T-ari  EZ !

DIREN TRENBIDEEI  BAI !

 

Aspaldidanik, Estatu Frantsesak eta hautetsi handi batzuek (Grenet, Lamassoure, Rousset eta beste) nahi digute bortxaz A.H.T-a Euskal Herrian plantatu, bazter guziak suntsituz eta hori diruzaile talde batzuen interesen fagoretan (Bâtiments et Travaux Publics).

 

Badu jadanik 16 urte elkarteak asmo horien aurka altxatu direla zeren nabari baita oraiko trenbideak, berrantolatze baten ondotik, aski liratekela oraiko eta geroko trafikoaren segurtatzeko. Beraz, badu 16 urte, gure arduradun omen direnak gutaz trufatzen direla, gure oharrak baztertuz.

 

2006 urtean, Suisse-ko bulego aditu batek gure ikerketen zorroztasuna baieztatu zigun, Réseau Ferré de France (RFF) egituraren gehiegikeriak argira emanez. Aurten 3 herri elkargoek (29 herri eta hiri) Suisse-ko beste bulego ikerle bati (Citec) azterketa berri bat galdegin diote. Eta aditu Suitzarrek gure ikusmoldeak berretsi dituzte. Diote argi eta garbi oraiko trenbideak aski direla.

 

JENDEEN IRITZIEN AURKA, A.H.T. ALDEKOEK BEREN XEDEA INPOSATU NAHIAN.

 

Estatu, R.F.F.eta Akitaniako Lurralde Kontseiluak egitasmoa inposatu nahi digute, jakinez kilometra bakoitz A.H.T.-ak 9 hektara sunsituko dituela. Eta biztanleria engainatzeko, eten gabe xedearen ezaugarriak aldatzen dituzte, erranez beti gure beharren alde jokatzen direla.

Gezurka ari dira ere erranez finantzamendua kasik segurtatua dela, nahiz eta arazo larriak badituzten diruaren biltzeko ; azkenean nork pagatuko du ? Hemengo jendeak !

 

Aipatutako egiturek ez dute herritarren nahia errespetatu nahi. Bost herri-galdeketa (Uztaritzen, Mugerren, Milafrangan, Hiriburun eta Lehuntzen) antolatuak izan dira. Eta 100-etik 90-ak A.H.T.ren aurka agertu dira. 2010-an, beste herri-galdaketa batzuk antolatuak izanen dira.

 

KARRIKETAN AGER GAITEZEN !

 

Gaurregun, Suitzar Citec enpresak gure ikusmoldeak baieztatzen ditu, izan diten teknika, dirutza eta ingurumenaren arlokoak ! Gure aldarrikapenak erakuts ditzagun ozenki !

 

DEI EGITEN DUGU HERRITAR GUZIEI URRIAREN 17-AN, ARRATSALDEKO 17-ETAN, BAIONAKO LAUGA PLAZAN, BILTZERA.

 

HAN, HAUTETSI, ELKARTE ETA HERRITARRAK AINITZ IZANEZ AHO BATEZ GURE NAHIKARIA ERAKUTSIKO DUGU LEMA HONEKIN :

 

ATERABIDE BAKARRA : DIREN TRENBIDEAK ANTOLA ETA JENDEEN BIZIMOLDEA BABESTU !

 

CADE, HERRIEN ELKARTEAK, LAB SINDIKATA.

 

 

du                                  Samedi 17 octobre, manif

                            contre les voies nouvelled LGV

                      17 heures, rond-point Lauga à Bayonne.

C

M

 

Partager cet article
Repost0

commentaires

J

Ca parle d'une manif contre le TGV sur voies nouvelles.
Y'a un article avant qui cause de la même chose.


Répondre
M

ça a l'air expressif mais pour les étrangères comme moi, dur d'y voir clair!


Répondre
J

Merci!


Répondre
F

Bonjour,

Un petit mot pour vous informer que je ferme progressivement ma communauté dont je n'ai pas vraiment le temps de m'occuper.

Je préfère m'occuper de mon nouveau blog FAAXAAL sur lequel je mets progressivement mes 25 Go de photos. Ces photos sont gratuites et libres de droits. Vous pourrez donc les utiliser pour vos blogs
et autres publications.

Vous pouvez vous aussi publier des photos sur FAAXAAL. Toutes les infos figurent sur la page d'accueil.

Je vous remercie d'avoir participé à la communauté "Nature, faune et flore".

Cordialement,

Kriss


Répondre

Présentation.agerpen

  • : Le blog de Jeno l'écolo Jenofanimalhumaniste
  • : Le blog de Jenofa, citoyenne du monde enracinée en Pays Basque, petite fourmi de l'écologie.Jenofa, ekologiaren xinaurri ttipi bat.
  • Contact

Rechercher Sekatu.