Le 2 Août
dernier, ma fille n'a pu se rendre, pour raison de santé et à son très grand regret, à la manifestation de Bayonne pour l'abolition de la corrida.
En revanche, elle s'est attaquée, très modestement, à la traduction en langue Basque, de l'article de la philosophe Elisabeth de Fontenay "Corrida, retour sur une
maltraitance festive",
http://jenolekolo.over-blog.com/article-18904734.html
paru dans le quotidien "Libération" le 8 Novembre 2007. Cette traduction en une langue menacée, la plus vieille d'Europe, est un acte symbolique pour dire et redire
que la corrida n'est pas une tradition du Pays Basque et qu'elle n'a rien à voir avec la culture de ce pays, quoiqu'en disent les marchands de spectacles de torture et de supplice.


Korridaren goraipamena : berritz tratutxar
giroko bestara itzultzea :
1853ean, Eugénie Montijok, Napoléon 3garren emazteak, zezenketa jartzen du Frantzian. Napoléon ek, ez du 1848ko konstituzioa urratu baizik, 1850 ean bozkatua izan
den legea ere hautsi du, abereen gerizaren lehen legea. Ezkerrak neurri hori defendatu zuen eskuinaren aurka. Basakeria hasten zen zaldien sarraskiarekin , Elisabeth hardouin Fugier ek erraiten
duen bezala, « zezenketaren historian Europako 17garren mendetik 21garren menderat . Abere horiek, gosetiak eta zozotuak, sobera ahulak ziren defenditzeko..
Ernest Hemingway ek, zezenaren heriotzaren zorigaitzan, zaldiarena komikoa zela erran du eta Michel Leiris ek erran du zaldien odola emazteen hilabetekoak
irudikatzen zituztela. Michel leris ekin duen harremanari buruz galdezkatua, Jacques Derridak Crac ( comité radicalement anti corrida) ren lehendakaria, hori erantzun zuen : Leiris en
textoak maitatzen edo miresten ahal ditut Leiris en esperientziari edo desirari buruz galdezkatuz beti.
Berritz erran behar dugu Michel Leiris ek eta Henri de Montherlant ek toreroak aktore txarrak zirela baieztatu zutela eta eta afizinadosen ele-melea salatu zutela.
Segur, aitortzen diet, afizionadoei, zeremonia ospetsu bat bezala ikusia den ikusgarri baten edertasuna.
Baina, nork berak bere buruari galdetzen ahal ote dio erritu horrek, tortura baten moralezko erresponsabilitatea deusezten duenez, gizonaren plazerrarendako egiten
den tortura. Eugène Delacroixk, , ez du sekulan zezenketarik margotu eta bere aldizkarian idatzi zuen : « Odola ixurtzen den tokian, ezin da arterik izan.»
Zezenketaren abolizioa, ekologiarentzat hus bat dela erraiten dute apostoloek, basa zezenen hazkuntza geldituko duelako.Egiazki, basa zezena, ez da arraza naturala.
Gizakiak moldaturiko arraza da. Askatasuna dutelarik, ez dute gizona erasotzen, baldintza batzuetan salbu. Zezena haserre baldin bada, bere bizitzeko baldintzen gatik da, bereziki
haren herstura ren gatik garraioan eta haren hestearen gatik torilean ;Zezenketaren justifikazio etikoarekin, faltsukerian sartzen gira. Stoiziar morala aristokrataren
gogoa dutenena egiten dute korridazale adituek. Afizionadosek, zezenaren eta toreroen heroiko kemena gorapaitzen dute. Heien ustez, bi izaki horien arteko borroka, burgesiaren aurka joiten den
borroka da. Kontrajartzen dute zezenaren hiltzea borroka baten erdian eta idiaren hiltze pasiboa hiltegian. Erranez zezenak kuraia baduela, toreroak aberearen lekuan emaiten
dira. Zezenaren portaera interpretatzen du bere perzepzioaren arabera
Nola esplikatzen ahal dugu, zezen batzuek borroka ukatzen dutela eta heien kitzikatzeko, Sebileko hiltegien xakur gaixtoak ateratzen zituztela?
Picasso renaz aparte, « Viva la muerte » faxista heroismoaren ospakizun en kutxua dauka kementxu horrek..
Azkenik, ikusleak jarriak dira eta begiratzen dute baizik. Ez digute ere sinetsaraziko ikuskeria kolektibo hau dela ekintza kementsua.
Zezenketaren helburua, zezenaren torturatzea da, heriotzaren gibelatzeko. Bere bizkarrean sartuak diren banderilak, zezena
kolpatzen dute baina zauri horiek ez zaizkio hilkorrak. 20 minutaren buruan, birikak odolez beterik ditu eta belaunikatzen da . Ezpata ukaldi
bat errezebitzen du baina bere pena ez da hor gelditzen ganitadun puntileroekin baitu emanen azken hatsa zezen plazan, bainan ez begi
bistan.
Hugoeri eta Schoelcher eri, funtsezkoa iruditu zaie zezenketaren aurka borrokatzea. Horrek, ongi erakusten du, odolaren eta heriotzaren aurkako
engaiamenduan, zerbait politikoa badela. Zolak erran zuen: Zezenketaren aurka naiz, ikusgarri horretan, gogorkeriak, jendetzarentzat , odoleko eta
lohiko heziketa delako.
Elisabeth de Fontenay.
Frantsesetik Euskarara Itziar Pinat ek itzulirik.