Orroitzen zira?
Vous vous souvenez de ce conte écrit par mon frère?
http://jenolekolo.over-blog.com/article-labrie-la-fiancee-du-vent-2-102616866.html
Voici maintenant la traduction en langue basque par P.Errekarte.
Et l'illustration est de Marc Latxague.
Labri haizearen emaztegaia
Urte hartan markesak ekarrrarazi zuen lanera aizkolari saldo bat gure pikatuaren aldean. Hauen artean bazauden hizkuntza misteriotsuan mintzo eta frantsesa aski nekez zerabiltenak.
Gauean kantuz eta dantzan laket zuten edo bestela Pirene-altzoan zuten beren herriko historioen kondatzen.Gaubeila hauetatik asko ahantzi zizkit, baina bereziki batek nau hunkitu. Gogoratzen naiz oraino kondalariaz, suak argitua, bere aizkora borobiltsua belaun gainean, ahots ozenez, hitzak bilatuz, begiak berebaitaratuak kondalari, eta historio hau kondatu digu.
Zakur eme ttiki bat bizi zen, oihanaren erdian,gure mendietan.Gu bezalako aizkolariak ziren haren jabeak, honara ekarria zuten gazte-gaztea. Ez zen hain ederra : ilea luze, mutur punta beltzekoa, zango-besoz laburra, eta gorputz luzekoa. Laket zitzaizkion petigora eta gainbehera enbor arteetako lasterraldiak, baina maiz gelditzen zen iguzkiari begiratzeko adarren artetik. Ez zitzaion tratu tzarrik jasanarazten ez, baina inor ez zen hartaz axolatzen. Hertsatua sentitzen zen eremu eta maitasun eskasean. Bihotza zorion eskasean, inor ez baitzen hartaz jabetu. Horregatik egun hartan ihesegin zuen, joateko nora-nahi, menturaren menturan.
Udaberriko goiz ederrean, hartu zuen aske hatsa, kolore orotako lorez margotu espil zabalean. Haize arinak zekartzan mila usainon. Biziaren arrabotsa hautemaiten zen haren inguruan. Bere zangoetan finkatuz, zakurra altxatu zen eskainiz haize goxoaren laztanari bere mutur beltz polita. Orduan, zorionaren eredutzat hartu zuen haizeak. Belar eta loreak makurtuz bere hats usaintsuaz inguratu zuen. Pozaren pozez zagoen laztan hau hartzean. Han, bertan gelditu zen haizea ahantziz eiheren hegalak eta itsasontzien belak hain indartsua baitzen elkarganatzea ! Baina bere ekinbeharrak deitzen zuen eta ezin utziz bakarrik espilean hatsez hantu zen eta berekin eraman zakurra.
Geroztik, ez da sekulan ikusi lurrean. Haizea harekin ezkondu dela diote mundutarrek eta Labri izenez bataiatu duela. Hodeiak ikusten dituzunean zerugainean lasterka, Labri dago haien ondotik. Hodei dirudien artaldea, Labrik du bildua. Aurkitu zuen mendian utzi ditu izan dituen ume osteak. Gizonek bildu eta hazi dituzte maitasunaren aldera. Umeen ume oinordekoek dituzte oraino ardiak biltzen mendian. Amarengandik daukate edertasuna eta hats iraunkor nekaezina.
Ez zaiteztela harri zeru aldera altxatzen badute muturra eta begi gaztaikoloreak zuen artzaizakurrek, han zerugainean entzuten dute iragaiten beren ama.
Uste duzue, beharbada historio hau asmatu dudala ? Ez oihanaren erdi-erdian aizkolari zahar batek, sutondoan, kondatu izan dit.
Richard Cuisset
/idata%2F1191145%2Fmes-images6%2FLabrie-1-copie-2.jpg)
Labrie, la fiancée du vent ( 2). - Le blog de Jeno l'écolo Jenofanimalhumaniste
J'avais déjà publié ce texte de mon frère. http://jenolekolo.over-blog.com/article-12934435.html Il y a quelques jours, mon frère, toujours lui, m'envoyait quelques dessins d'enfants qu'il ava...
http://jenolekolo.over-blog.com/article-labrie-la-fiancee-du-vent-2-102616866.html
commenter cet article …