
2009-03-09
2009-03-05
Amikuze-Iholdi-Oztibarreko Kolektiboa
DELGUE Jaunari zuzendua
Iholdi-Oztibarreko Herri Elkargoko Jaun Presidentari
2009ko otsailaren 23an,
Jaun Presidenta,
Zure onginahiari dei egiten diogu, ondoko azalpenak kasu handiarekin irakur ditzazun.
Pirineo-Atlantikoko departamenduak, 2007ko ekainetik geroz, bere eremuko %95ean zuntz optikoaren bidezko maila handiko emariaz gozatzen du.
Kontseilu orokorrak WIMAX-en aterabidea hautatu du eremu xurian gelditzen ziren %5en estaltzeko. Zoritxarrez, ohartzen gira teknologia hau jadanik zaharkitua dela, ez dela biziki fidagarria eta gora behera ainitz ezagutzen dituela Frantzian. Horrez gain, WIMAX-ek hertziar bideak erabiltzen ditu, ondorioz, uhin elektromagnetikoak garraiatzen ditu. Hauek, gizartean kezka handiak sortzen dituzte.
Amikuze-Iholdi-Oztibarreko kolektiboa sortu zen, Donaixti-Ibarren egin zen bilkura publiko baten ondotik. Bilkura hortan, DANIEL OBERHAUSEN erakasleak, BORDALEKO Akademiako fisikalaria dena, argitasun batzu ekarri zituen. WIMAX teknologiarekiko ukan beharko genituzken zuhurtzia eta prebentzio printzipioak azpimarratu ditu. Horrez geroz, beste bi bilkura publiko iragan dira, azken bilkuran sare-teknikari baten parte hartzea ere izan da. Hauek hola, kolektiboak, WIMAX ordezkatuko luken kalterik gabeko teknika fidagarri bat galdetzen du, eremu xurian diren kantonamenduko herrientzat : HOZTA, DONAIXTI-IBARRE, IBARLA, BUNUZE, JUTSI, ARANTSUSI eta LANDIBARRE.
Kolektiboak azpimarratzen du :
WIMAX teknikari buruzko informazioa berant banatua izan dela eta eskasa izan dela
Dakartzan kalteak frogatuak direla
Ordezko teknikei (satelitea,elektrika sarearen bidezkoa, zuntz optika) buruzko informazioa ez dela zabaldua izan
Kolektiboak galdatzen du Herri Elkargoak, France-TELECOM-eko Tokiko Elkarteekin, Harremanen Eskuladeko Zuzendaritza deitzea, NRA-ZO-ren ( internet zabala zuntz optikaren bidez itzalpeko eremuetan) bidez, eremu xurien estaltzea lantzeko. Hain zuzen ere, France-TELECOM-ek proposatutako teknika hunek departamendu ainitz erakarri ditu, WIMAX baztertuz : Bas-Rhin, Indre et Loire, Corse, Somme, Aveyron, Dordogne, Doubs, Loir et Cher, Loire-Atlantique, Morbihan, Oise, Allier, Cantal, Haute-Loire, Puy de Dôme, Mayenne, Alpes-Maritimes,Tarn…
WIMAX-en inguruko galderak (potentzia, oihanek trabaturiko seinalearen egiazko hedapena eta biztanleek adierazten dituzten kezkak uhin elektromagnetikoekiko, geroz eta biziago dira. Jakinez telefono mugikorrek uhin elektromagnetiko horiek jadanik ausarki sortzen dituztela, ez dugu WIMAX-ek eraginen lituzken uhin gehiagoren beharrik.
Garapen iraunkorra bultzatu nahian, zientifikoek eskatzen diote Europar Parlamentuari bere baitako estatuek zuhurtzia eta prebentzioa printzipioak segitzea, baita ere, ingurumena eta osagarria arriskuan ezarriko lituzketen elementuak zaintzeko tresnak eraikitzea eta erabiltzea.
Amikuze-Iholdi-Oztibarreko kolektiboak internet zabala galdatzen du: itzalpeko eremuei dagokien NRA-ZOren bidez., osasun-kalterik gabe eta kantonamendu guzian ber prezioan.
Kolektiboak, Iholdi-Oztibarreko Herri Elkargoko Presidenta gisa eskatzen dizu :
Problematika hau eztabaidatzea zuen hurrengo bilkuran, kantonamenduko hautetsi guziek WIMAX-en inguruko arrengurak kontutan har ditzaten
Gure kantonamenduan FRANCE-TELECOM-ek eraman behar duen ikerketa baten teknikaria beregain hartzea. Ikerketa hori itzalpeko eremuetan fibra optikaren erabilpenean oinarritzen da.
Ikerketa horren bitartean, gure eremuan, WIMAX-en antenen inguruko lanak gelditzearen erabakia hartzea.
Xehetasun gehiagoren esperantzan, onar itzazu, Jaun Presidenta, gure agurrik beroenak.
Amikuze-Iholdi-Oztibarreko kolektiboa
Parte zibilen abokatak dioenez, kondena hau araberako lehena da Frantzian. /”Jurisprudentzia bat plantan ezarria da orai, Bouygues-en bitarteko antenak kolokan dira oraitik goiti”/, poztu da Forget anderea. Horrez gain, Bouygues-ek plenta pausatu duten hiru bikotei kalteak ordaindu beharko dizkie osasun arrisku batetan ezarri izanagatik ; hau da, 7 000 euro bikoteka. /
/
Lehen auzian, operatzailea kondenatua izan zen antenak desmuntatzera 4 hilabete barne, 100 euro pagatuz beranta egun bakoitz, eta 3 000 euroko damu-domaiak ordaintzera bikote bakotxari. Bikote hauek beren osagarriarentzat kezkatuak ziren, jakinez bitarteko antenak beren etxebizitzei hurbil instalatuak zirela 2006tik geroz, zuhaitz formako zutabe baten gainean.
2008ko irailaren 18an, Nanterreko goi auzitegiko 8.ganbara zibilak publikoki azaldu zuen erabaki huni dei egin zion Bouygues-ek. *http://www.lemonde.fr/societe/article/2009/02/04/bouygues-telecom-condamne-a-demonter-des-antennes-relais_1150825_3224.html**Xehetasun gehiagorentzat :*
Versailles-eko dei auzitegiak eraman duen epaiketa osoa PDF formatuan, /Nouvel Observateur/ en web gunean, <http://tempsreel.nouvelobs.com/file/635286.pdf>.http://tempsreel.nouvelobs.com/file/635286.pdf
(Publié dans MANTXUT en mars 2009)
L'ADSL à décidément du succés: tout le monde en veut. Mais son accés n'est pas simple pour tous. Les zones blanches -tel est notre cas- n'ont pas toujours droit à la fibre optique: la nouvelle technologie vient donc à nos secours. Mais un collectif Amikuze-Iholdi-Oztibarre s'est créé pour remettre en question le choix du Wimax. Nous nous sommes penchés sur la problématique en leur posant quelques questions.
Qu'est-ce que le Wimax?
Le Wimax, est une technologie toute récente de connexions à haut débit par voie hertzienne. À partir d'une antenne centrale, les connexions sont réparties sur de multiples terminaux. C'est une connexion sans fil qui émet des ondes électromagnétiques pulsées.
Pourquoi vous opposez-vous?
Plus d'information nous parvient moins nous comprenons comment le Conseil Général à pu opter pour cette technologie. Ces ondes électromagnétiques pulsées nous tuent de jour en jour malgré leur invisibilité.
Trouble de l'humeur, trouble de la mémorisation, fatigue, dépression et le suicide sont les conséquences qui paraissent les moins menaçantes pour la santé. Car les derniers travaux donnent de la consistance aux craintes relatives à l'augmentation de maladies neurodégénératives comme la maladie d'Alzheimer, l'autisme. Les champs électromagnétiques sont démontrés comme capables de déclencher des crises d'épilepsie, elle seraient en plus à l'origine du Parkinson, des tumeurs du cerveau, des cancers, et encore le plus inquiétant: des leucémies infantiles!
Si toutes ces raisons ne suffisent pas, le Wimax est en plus très couteux et technologiquement vraiment insuffisant, et ne parvient pas à couvrir tous les habitants des zones blanches.
On dit que vous êtes un groupe politique...
Certainement pas! Nous sommes des utilisateurs d'internet, et nous ne souhaitons que cela: l'ADSL! Si internet est un vecteur d'information, nous, nous sommes étonnés du manque d'information au sujet du Wimax. C'est d'ailleurs pour cela que nous avons initié des recherches, en invitant un physicien et un technicien de la communication à des réunions d'information publiques, ainsi qu'en naviguant sur internet.
Quelle information avez-vous à nous donner?
Dans les écoles d'Allemagne, d'Autriche et d'Angleterre par exemple, voyant la croissance du taux de leucémie infantile, ils ont interdit le système du wi-fi qui est potentiellement inférieure au Wimax!
Bien que les normes européennes (maximun de 3Volt/mètre) devraient primer en France, le décret français de mai 2003 autorise une exposition de 41 et 58V/m. Le principal distributeur de la technologie Wimax (le groupe Bolloré) est donc illégale -presque 20 fois supérieure que la norme!- au regard de la législation européenne.
Nous avons été exclus d'un service qui couvre 95% du territoire départemental : la fibre optique.
Dans la majorité des autres départements en zone blanche (le Bas-Rhin, Indre et Loire, Corse, Somme, Aveyron, Dordogne, Doubs, Loir et Cher, Loire-Atlantique,Morbihan, Oise, Allier, Cantal, Haute-Loire, Puy de Dôme, Mayenne, Alpes-Maritimes, Tarn...) ils ont opté pour une technologie autre que le Wimax.
Justement, quelle technologie ? Une meilleure existe-elle ?
D'après les renseignements que nous avons pu recueillir, nous en avons retenu 4:
La fibre optique -la meilleure solution- qui est installée, par principe d'égalité, partout ailleurs en France.
La NRA-ZO -noeud de raccordement abonnés zone d'ombre- pour les zones dépeuplées. La fibre optique pour en zones d'ombres.
Le sattellite qui n'est pas nocif et qui pourrait couvrir toutes les régions sans exception.
Le CPL ou Courent Porteur en Ligne par le biais du courant électrique diffuse internet, la téléphonie et la télévision.
Comment contez-vous continuer votre réfléxion?
Le collectif a décidé de demander à la Communauté des communes IHOLDI-OZTIBARRE de prendre en charge une étude pour la desserte des zones blanches du Canton (Hosta, St Just-Ibarre, Ibarolle, Bunus, Juxue, Arhansus et Lantabat) par la solution NRA-Zo.
Que faire pour ce qui ce sont déjà abonnés au Wimax?
Ne surtout pas s'inquiéter, car notre collectif vise à opter pour une solution collective, saine et égalitaire. Nous avons tous le droit d'accéder à internet haut débit sans prendre de risque pour notre santé et celle de nos enfants et à un coût acceptable. Pour ce qui ne sont pas encore abonnés: ne surtout pas le faire, et nous leur conseillons de patienter jusqu'à avoir toutes les informations sous la main. Ensemble nous trouverons la solution!
D'ailleurs, celui ou celle qui désire en savoir plus voici l'adresse du blog qui réunit les collectifs de la région avec l'information dénichée jusqu'à ce jour: http://arianhari.blogspot.com
Tokian tokiko hautetsi batzuk gure lurraldea Wimax antenez1 josteaz (hori bai, zergapekoen bizkarretik) harro agertzen direlarik, nazioartean ospe handia duten zientzialari eta mediku alemaniarrak beren Gobernuak —teknologia berri honek osasunean eragin dezakeen inpaktua inondik ere neurtu gabe— Wimax lizentzia gehiago salgai ezartzeko hartutako erabakiaren kontra altxatu dira, teknologia horrek orain blaitzen gaituen poluzio elektromagnetikoa areagotu egingo duelako. Gure kasuan, Frantziak ez du arduratsuago jokatu: bat ere estudiorik egin gabe, Wimax antenak instalatzeko lizentziak eman eta eman ari da.
Hona hemen Alemaniako zientzia eta medikuntzako izen itzaltsuek sinaturiko testua:
Wimax plana
Osasuna ez da merkagai komertziala.
Aurreikustea legezko obligazioa da eta, bera bete dadin exijitzen dugu.
Arrazoien laburpen justifikatua
2006ko abenduan, "2007 urtetik aurrera hari gabeko Internet Highspeed sarearen hedapen proiektatuaren oinarria" izan beharko zuen Wimax telekomunikazio sare berrirako lizentziak lizitatzaileei saltzea deliberatu zuen sarearen agentzia federal alemaniarrak. Zerbitzuak eskaini nahi dituen horietako batek "Europako Wimax sare-azpiegiturarik handiena ezarri nahi duela" iragarri du2.
Frekuentzia garaietako eremu elektromagnetikoen arriskuen aferak eztabaida piztu izan du beti. Baina harrigarriena da industriak finantzaturiko ikerkuntza beti, funtsean, bukatzen dela arriskua dagoenik ezin daitekeela esanez, ikerkuntza independenteak zalantza latzak agertzen dituen bitartean. Arduradun politikoek ere horrela dihardute, beren frekuentzia garaiko politika arriskurik gabeko hipotesian euskarrituz. Halaz ere, denbora igaro ahala, lesioen frogak metatuz doaz, industriarentzako ikerkuntzaren finantzaketa-mailak "balizko arriskuak ukatzera doazen ikerkuntzen emaitzen ebaluazioan eta interpretazioan" eragiten duten presio handiak pilatuz doazen bezala. Dagoeneko, UMTS lizentziak saltzen ari zaizkie lizitatzaileei gaitz kronikoak eta lesio genetikoak badirela sinesten dutenen hipotesiak ere kontutan hartu gabe. Proiektaturik dauden Wimax lizentzien lizitatzaileen kasuan, berriz, erantzukizunik ezaren maila areagotzen dute faktore bat baino gehiagok.
Izan ere, egun frekuentzia handien eremuek eraginiko lesio berrien frogak aurkitzen ditugularik, akzio-mekanismoez, Wimax teknikaren eraginez —bere modulazio berriekin, bere frekuentzia banda berriekin— geroz eta gauza gehiago dakigularik, ez dute horri buruzko ikerkuntza sakonagorik egin nahi izan.
Sinatzaileen iritziz, Alemaniako Lege Nagusiko 2.2. artikuluak eta Europar Batasuneko Akordioko 174 artikuluak xedatua duten aurreikusteko obligazioa inolako justifikaziorik gabe urratua du 2006ko abenduaren 12an enkantean jarritako Wimax lizentzien enkanteak. Iritzi hori eta, komunikazio gaietan, Alemaniako eta Europako politikaz egiten duten kritika orokorra justifikatzen dute eta, berariaz, 2002 urteko Cataniako Ebazpena gaurkotu duen 2006ko irailean harturiko "Beneventoko Ebazpena" hartu dute xede. Era berean, estrategia berriak martxan jarri behar direla diote, "zuhurtziaren printzipioaren gizabidezko aplikazio bati esker, osasun publikoa babestuko bada", egun ditugun funtsezko balioak estigmatiza ez daitezen. Beraiek gogorarazi digutenez, tabakoaren, amiantoaren eta beste hainbaten kontuetan irabazien aldeko ikerkuntzak eta zientziaren ustelkeriak milioika pertsonari bizia erauzi diete: horrelakoen eragileen arduradun kidea osasun alorreko politika ekonomiko ezgaia da. Agerian utziriko ingurugiro alorreko eskandaluen eskemak, sekulorum sekulotan iraun beharko ote?
Bestetik, alemaniar Länder-etako gobernuek adierazi dutenez, zientzialari independenteen artean erdipurdiko ospea duten eskualdez gainetiko "adituen batzordeen" esanetara makurtuko dira. ICNIRP elkarte pribatuaren (à qui nous devons les valeurs limites) aholkuak zientzialari askok salatu izan dituzte.
Goreneko balio horien fetitxe bihurtzea salatu dute horiek; fetitxe bihurtzen horren oinarri izan dira gizakiaren balizko sendotasuna eta, bestetik, animalia eta landareen artean egiaztaturiko lesioak gizakiaren baitan gertatuko ez direla sinestea, populazioa arriskuan jarriz eta beren gabezia politiko eta zientifikoaren egiaztagiria erakutsiz.
Geroz eta gizaki gehiago ari dira ordaintzen industriaren, merkataritzaren eta teilatu alokatzaileen irabazi edo etekinak, beren ondareak geroz eta gutxiago balio duelarik. Are okerrago, geroz eta herritar gehiagori ari zaie ordainarazten "justiziaren" kontzepzio estatiko hori, beren etxebizitza eta bizitegiak bertan behera uztera behartuz eta, horietatik, karabana, leize-zulo eta babespeneko pisuetan, "bakealdi" honetan.
Gure biziaren oinarriak arriskuan jartzen duena, klima aldaketa eta teknika genetikoak ez ezik, egungo "hari gabekotasunaren" eldarnioa da. Dei honen sinatzaileen iritziz, gizakia, animaliak eta landareak ahulak direla ukatzea egungo jendeen eta biharko belaunaldien aurkako krimen sanitario eta sozio-politikoa da.
Deialdia
Testu hau sinatzen dutenek beren lanbideko independentetzat dute beren burua. Horien ustez, zientzia teoriko zein zientzia aplikatu orok egia adierazteko beharra ez ezik, erantzukizun soziala ere badu.
Beren kritika hurrengo 10 puntuetan laburbildurik, erantzule guztiei dei egiten diete, hara:
-
Prebentzio-alorreko betebehar politikoaren, erantzukizunarekin loturiko lege guztien eta gizabidezko praktika politiko guztien kontra doa Wimax teknika arriskuak neurtu gabe, lasterka eta presaka sartzea. Enkantean jartze hori bertan behera utzi beharra dago: bestelako jarduera bat populazioaren osasunaren kontrako krimena litzateke-eta. -
Telefonia mugikorraren ezartzean eta hari gabekotasuna hedatzean eredua izateko eta, industria gustura uztearren, kontsumitzaileen babesa murrizteko lehian aurreneko postuetan agertzeko xedez gobernuak egun egiten ari diren ahalegina axolagabetasun sanitario eta sozio-politikoko programa betetzea da.
-
Alemaniar motako federalismoa eraldatu beharra dago, erantzukizun sanitarioa desagertzea, suntsitzea, ezabatzea ezin baita izan ondorio logiko bat. Europak ez ditu behar, osasunaren, ingurugiroaren eta kulturaren kaltetan, beren autonomia politikoa erosteko prest dauden eskualdeak.
-
Ezaguturiko arriskuak gutxietsirik, hari gabeko teknika berrien sarrera sustatzen duenak, erantzukizun juridikoaren afera arautu beharko du lehenbizi eta bere erantzukizunarekin engaiatzeko prest agertu beharko du (mundu zibilizatuan normala hori baita).
-
Industriaren eskutik milaka milioiko irabaziak bereganatzea onartzen duten estatuek kasuan kasuko konstituzioak agintzen duten independentzia aintzat hartu beharko lukete, hiru arrazoirengatik: industriaz profitatzeko interes egoisten aurka populazioa babestearren, industriatik independente izango litzatekeen ikerkuntzaren lana bermatzearren eta, hirugarren, herritarren osasuna babesten duten komunikazio teknikak sustatzeagatik.
-
Erabat eskizofrenikoa den ingurugiro alorreko politikatik atera beharra dago: horren jarduera debekatzea da, askoz ere urte geroago bada ere, tabakoaren arriskuak direla eta; baina, horrekin batera, herritarrak izpi elektromagnetikoak nozitu behar ditu, nahitaez nozitu ere.
-
"Pertsonaren bortxaezintasun fisikoa" babestuko duela dio legeak baina hori ere ez da errespetatzen. Egungo gobernuek eta OMS erakundeak berak ere osasun terminoaren definizio zabala berriro egiteko konpromisoa hartu beharko lukete, OMS berak 1946 urtean eman zuen haren parekoa: "Osasuna erabateko ongizate fisiko, mental eta soziala da".
-
Gizakiaren duintasuna, osasuna eta arbitrariotasunaren aurkako babesa dira egiazko demokrazia ororen funtsezko ondasunak eta hauek ezin dira merkantziatzat hartu inongo preziotan. UMTS-en lizitazioek Estatu alemanari 100.000 milioi marko eman dizkiote. Bien bitartean Ingurugiroko Ministerio Federalak eskuratu dituen hainbat ikerlanen emaitzek diotenez —oraingoz konfidentzialak baina serioak eta ospe handiko zientzialariek emanikoak diren informazioen arabera—, UMTS-en efektu genotoxikoa GSM-ena baino askoz ere handiagoa da. Hori ez da politika ekonomiko arrakastatsu baten emaitza, erabateko axolagabekeria batena baizik!
-
Teknikari eta politika ekonomikoari gizakiaren eskubideek eta etikak adierazitako mugak ezarri beharko zaizkio, balio horiek Europako demokraziak bere-bereak izan dituelako.
-
Aurrerakuntza egiazkoa izango bada, herritar demokratikoek adierazten duten eraldatzeko asmoa eta egia oinarri izango duen kontzientzia politikoaren aldaketa gertatu behar da.
Sinatzaileek urteak daramazkite eremu elektromagnetikoen ondorioak ikertzen jendearen osasunaren gainean, eta arestiko hamar puntu horietan oinarriturik, ondoko deialdia luzatu
diete arduradun politikoei :
“Itzul iezaguzue jendearen inguruan antolatzen den demokrazia, eta ez helburu industrialen mesedetan ! Etorkizunerako bermeak baizik ez dauzkagu honako hauek: Haur sanoak,
ingurune bizigarria, kultura biziak eta gure demokraziaren txertatzea Jendearen Eskubideen Europako Itunean.
Zuzen ezazue politika hori, jendearengandik eta errealitatetik urrundu baita, hari gabeko paradisua agintzen duena, baina jendeak kondenatzen duena partitzera, edo
gordetzera.
Sekula baino gehiago, 1972.ean Erromako Klubaren Itunak* aurreikusi zuen egoeraren aurrean gaude : “ Bi galdera handi dauzkagu : Ez dakigu biziraunen ote dugun espezie
biologiko gisa, eta ez dakigu bizirauten ahalko ote dugun, bizitzea merezi ez duen izate batean erori gabe.”
* “Handitzearen Mugak” dokumentua .
Deialdi hau 2006ko Abenduan helarazi zaie Horst Köhler Presidente Federalari, Angela Merkel Xantzillerrari et Sigmar Gabriel Ingurune Ministroari.
1 Wimax antenek interneten hornidura bideratzen diote erabiltzaileari, uhin hertziarren bitartez
2 Bi aipamen horiek Deutsche Breitband Dienste GmbH izenekoak interneten eginiko iragarkietatik hartu ditugu.
2009-03-02
Monsieur le Maire,
Mesdames, Messieurs les Conseillers Municipaux,
Nous avons le plaisir de vous adresser le compte rendu de la récente réunion-débat de Mauléon sur les ondes électromagnétiques que vous voudrez bien transmettre pour information à vos collègues du Conseil Municipal.
Nous nous permettons également de vous faire parvenir une information sur les zones blanches en desserte internet haut débit qui concerne particulièrement la Soule, et notre commune entre autres.
Vous avez très certainement entendu parler du combat que nous menons pour obtenir un service identique à celui couvrant 95% du territoire départemental et duquel nous avons été exclus. Nous luttons pour obtenir la desserte par la fibre optique, la solution du Wimax nous paraissant peu fiable, déjà obsolète et, de surcroît, présentant des risques pour la santé non seulement humaine, mais aussi, et même si cela doit vous surprendre, animale et végétale, de par la diffusion d’ondes électromagnétiques dans la nature.
Une solution alternative fiable et pérenne proposée par France Télécom existe, et nous souhaitions vous en faire part; c’est celle du NRA-ZO ( nœud de raccordement des abonnés en zone d’ombre).
Nous pensons que le document que nous vous adressons à ce sujet va vous éclairer et peut-être même vous être utile un jour.
Nous vous en souhaitons une bonne lecture et éventuellement dans l’attente de vos impressions, recevez nos bien respectueuses salutations.
Collectif pour le haut débit par la fibre optique
Pour le Collectif:
Dani ETCHART Laurent CAUDINE Pierre ETCHEBERRY


