Tokian tokiko hautetsi batzuk gure lurraldea Wimax antenez josteaz (hori bai, zergapekoen
bizkarretik) harro agertzen direlarik, nazioartean ospe handia duten zientzialari eta mediku alemaniarrak beren Gobernuak —teknologia berri honek osasunean eragin dezakeen
inpaktua inondik ere neurtu gabe— Wimax lizentzia gehiago salgai ezartzeko hartutako erabakiaren kontra altxatu dira, teknologia horrek orain blaitzen gaituen poluzio
elektromagnetikoa areagotu egingo duelako. Gure kasuan, Frantziak ez du arduratsuago jokatu: bat ere estudiorik egin gabe, Wimax antenak instalatzeko lizentziak eman eta
eman ari da.
Hona hemen Alemaniako zientzia eta medikuntzako izen itzaltsuek sinaturiko testua:
Wimax plana
Osasuna ez da merkagai komertziala.
Aurreikustea legezko obligazioa da eta, bera bete dadin exijitzen dugu.
Arrazoien laburpen justifikatua
2006ko abenduan, "2007 urtetik aurrera hari gabeko Internet Highspeed sarearen hedapen proiektatuaren oinarria" izan beharko zuen Wimax telekomunikazio sare berrirako lizentziak
lizitatzaileei saltzea deliberatu zuen sarearen agentzia federal alemaniarrak. Zerbitzuak eskaini nahi dituen horietako batek "Europako Wimax sare-azpiegiturarik handiena ezarri
nahi duela" iragarri du.
Frekuentzia garaietako eremu elektromagnetikoen arriskuen aferak eztabaida piztu izan du beti. Baina harrigarriena da industriak finantzaturiko ikerkuntza beti, funtsean,
bukatzen dela arriskua dagoenik ezin daitekeela esanez, ikerkuntza independenteak zalantza latzak agertzen dituen bitartean. Arduradun politikoek ere horrela dihardute, beren
frekuentzia garaiko politika arriskurik gabeko hipotesian euskarrituz. Halaz ere, denbora igaro ahala, lesioen frogak metatuz doaz, industriarentzako
ikerkuntzaren finantzaketa-mailak "balizko arriskuak ukatzera doazen ikerkuntzen emaitzen ebaluazioan eta interpretazioan" eragiten duten presio handiak pilatuz doazen bezala.
Dagoeneko, UMTS lizentziak saltzen ari zaizkie lizitatzaileei gaitz kronikoak eta lesio genetikoak badirela sinesten dutenen hipotesiak ere
kontutan hartu gabe. Proiektaturik dauden Wimax lizentzien lizitatzaileen kasuan, berriz, erantzukizunik ezaren maila areagotzen dute faktore bat baino gehiagok.
Izan ere, egun frekuentzia handien eremuek eraginiko lesio berrien frogak aurkitzen ditugularik, akzio-mekanismoez, Wimax teknikaren eraginez —bere modulazio berriekin, bere
frekuentzia banda berriekin— geroz eta gauza gehiago dakigularik, ez dute horri buruzko ikerkuntza sakonagorik egin nahi izan.
Sinatzaileen iritziz, Alemaniako Lege Nagusiko 2.2. artikuluak eta Europar Batasuneko Akordioko 174 artikuluak xedatua duten aurreikusteko obligazioa inolako justifikaziorik
gabe urratua du 2006ko abenduaren 12an enkantean jarritako Wimax lizentzien enkanteak. Iritzi hori eta, komunikazio gaietan, Alemaniako eta Europako politikaz egiten duten
kritika orokorra justifikatzen dute eta, berariaz, 2002 urteko Cataniako Ebazpena gaurkotu duen 2006ko irailean harturiko "Beneventoko Ebazpena" hartu dute xede. Era berean,
estrategia berriak martxan jarri behar direla diote, "zuhurtziaren printzipioaren gizabidezko aplikazio bati esker, osasun publikoa babestuko bada", egun ditugun funtsezko
balioak estigmatiza ez daitezen. Beraiek gogorarazi digutenez, tabakoaren, amiantoaren eta beste hainbaten kontuetan irabazien aldeko ikerkuntzak eta zientziaren ustelkeriak
milioika pertsonari bizia erauzi diete: horrelakoen eragileen arduradun kidea osasun alorreko politika ekonomiko ezgaia da. Agerian utziriko ingurugiro alorreko eskandaluen
eskemak, sekulorum sekulotan iraun beharko ote?
Bestetik, alemaniar Länder-etako gobernuek adierazi dutenez, zientzialari independenteen artean erdipurdiko ospea duten eskualdez gainetiko "adituen batzordeen" esanetara
makurtuko dira. ICNIRP elkarte pribatuaren (à qui nous devons les valeurs limites) aholkuak zientzialari askok salatu izan dituzte.
Goreneko balio horien fetitxe bihurtzea salatu dute horiek; fetitxe bihurtzen horren oinarri izan dira gizakiaren balizko sendotasuna eta, bestetik, animalia eta landareen
artean egiaztaturiko lesioak gizakiaren baitan gertatuko ez direla sinestea, populazioa arriskuan jarriz eta beren gabezia politiko eta zientifikoaren
egiaztagiria erakutsiz.
Geroz eta gizaki gehiago ari dira ordaintzen industriaren, merkataritzaren eta teilatu alokatzaileen irabazi edo etekinak, beren ondareak geroz eta gutxiago balio duelarik. Are
okerrago, geroz eta herritar gehiagori ari zaie ordainarazten "justiziaren" kontzepzio estatiko hori, beren etxebizitza eta bizitegiak bertan behera uztera behartuz eta,
horietatik, karabana, leize-zulo eta babespeneko pisuetan, "bakealdi" honetan.
Gure biziaren oinarriak arriskuan jartzen duena, klima aldaketa eta teknika genetikoak ez ezik, egungo "hari gabekotasunaren" eldarnioa da. Dei honen sinatzaileen iritziz,
gizakia, animaliak eta landareak ahulak direla ukatzea egungo jendeen eta biharko belaunaldien aurkako krimen sanitario eta sozio-politikoa da.
Deialdia
Testu hau sinatzen dutenek beren lanbideko independentetzat dute beren burua. Horien ustez, zientzia teoriko zein zientzia aplikatu orok egia adierazteko beharra ez ezik,
erantzukizun soziala ere badu.
Beren kritika hurrengo 10 puntuetan laburbildurik, erantzule guztiei dei egiten diete, hara:
-
Prebentzio-alorreko betebehar politikoaren, erantzukizunarekin loturiko lege guztien eta gizabidezko praktika politiko guztien kontra doa Wimax teknika arriskuak
neurtu gabe, lasterka eta presaka sartzea. Enkantean jartze hori bertan behera utzi beharra dago: bestelako jarduera bat populazioaren osasunaren kontrako
krimena litzateke-eta.
-
Telefonia mugikorraren ezartzean eta hari gabekotasuna hedatzean eredua izateko eta, industria gustura uztearren, kontsumitzaileen babesa murrizteko lehian aurreneko
postuetan agertzeko xedez gobernuak egun egiten ari diren ahalegina axolagabetasun sanitario eta sozio-politikoko programa betetzea da.
-
Alemaniar motako federalismoa eraldatu beharra dago, erantzukizun sanitarioa desagertzea, suntsitzea, ezabatzea ezin baita izan ondorio logiko bat. Europak ez ditu behar,
osasunaren, ingurugiroaren eta kulturaren kaltetan, beren autonomia politikoa erosteko prest dauden eskualdeak.
-
Ezaguturiko arriskuak gutxietsirik, hari gabeko teknika berrien sarrera sustatzen duenak, erantzukizun juridikoaren afera arautu beharko du
lehenbizi eta bere erantzukizunarekin engaiatzeko prest agertu beharko du (mundu zibilizatuan normala hori baita).
-
Industriaren eskutik milaka milioiko irabaziak bereganatzea onartzen duten estatuek kasuan kasuko konstituzioak agintzen duten independentzia aintzat hartu beharko lukete,
hiru arrazoirengatik: industriaz profitatzeko interes egoisten aurka populazioa babestearren, industriatik independente izango litzatekeen ikerkuntzaren lana bermatzearren
eta, hirugarren, herritarren osasuna babesten duten komunikazio teknikak sustatzeagatik.
-
Erabat eskizofrenikoa den ingurugiro alorreko politikatik atera beharra dago: horren jarduera debekatzea da, askoz ere urte geroago bada ere, tabakoaren arriskuak direla
eta; baina, horrekin batera, herritarrak izpi elektromagnetikoak nozitu behar ditu, nahitaez nozitu ere.
-
"Pertsonaren bortxaezintasun fisikoa" babestuko duela dio legeak baina hori ere ez da errespetatzen. Egungo gobernuek eta OMS erakundeak berak ere osasun terminoaren
definizio zabala berriro egiteko konpromisoa hartu beharko lukete, OMS berak 1946 urtean eman zuen haren parekoa: "Osasuna erabateko ongizate fisiko, mental eta soziala da".
-
Gizakiaren duintasuna, osasuna eta arbitrariotasunaren aurkako babesa dira egiazko demokrazia ororen funtsezko ondasunak eta hauek ezin dira merkantziatzat hartu inongo
preziotan. UMTS-en lizitazioek Estatu alemanari 100.000 milioi marko eman dizkiote. Bien bitartean Ingurugiroko Ministerio Federalak eskuratu dituen hainbat ikerlanen
emaitzek diotenez —oraingoz konfidentzialak baina serioak eta ospe handiko zientzialariek emanikoak diren informazioen arabera—, UMTS-en efektu genotoxikoa GSM-ena
baino askoz ere handiagoa da. Hori ez da politika ekonomiko arrakastatsu baten emaitza, erabateko axolagabekeria batena baizik!
-
Teknikari eta politika ekonomikoari gizakiaren eskubideek eta etikak adierazitako mugak ezarri beharko zaizkio, balio horiek Europako demokraziak bere-bereak izan dituelako.
-
Aurrerakuntza egiazkoa izango bada, herritar demokratikoek adierazten duten eraldatzeko asmoa eta egia oinarri izango duen kontzientzia politikoaren aldaketa gertatu behar
da.
Sinatzaileek urteak daramazkite eremu elektromagnetikoen ondorioak ikertzen jendearen osasunaren gainean, eta arestiko hamar puntu horietan oinarriturik, ondoko deialdia luzatu
diete arduradun politikoei :
“Itzul iezaguzue jendearen inguruan antolatzen den demokrazia, eta ez helburu industrialen mesedetan ! Etorkizunerako bermeak baizik ez dauzkagu honako hauek: Haur sanoak,
ingurune bizigarria, kultura biziak eta gure demokraziaren txertatzea Jendearen Eskubideen Europako Itunean.
Zuzen ezazue politika hori, jendearengandik eta errealitatetik urrundu baita, hari gabeko paradisua agintzen duena, baina jendeak kondenatzen duena partitzera, edo
gordetzera.
Sekula baino gehiago, 1972.ean Erromako Klubaren Itunak* aurreikusi zuen egoeraren aurrean gaude : “ Bi galdera handi dauzkagu : Ez dakigu biziraunen ote dugun espezie
biologiko gisa, eta ez dakigu bizirauten ahalko ote dugun, bizitzea merezi ez duen izate batean erori gabe.”
* “Handitzearen Mugak” dokumentua .
Deialdi hau 2006ko Abenduan helarazi zaie Horst Köhler Presidente Federalari, Angela Merkel Xantzillerrari et Sigmar Gabriel Ingurune Ministroari.
Wimax antenek interneten hornidura bideratzen diote erabiltzaileari, uhin hertziarren bitartez
Bi aipamen horiek Deutsche Breitband Dienste GmbH izenekoak interneten eginiko iragarkietatik hartu ditugu.